ARTEA

Alberto Palomera "El Uliseonista"erakusketa paratu dute Photomuseumen

Alberto Palomera (Barakaldo, 1962) argazkilariak bere azken lanak paratu ditu El Uliseonista lelopean Zarauzko Photomuseumean. Lanok ikusgai daude otsailaren 14ra bitartean.

Kritika literarioaren iturri askoren arabera, Joyceren Ulysses liburua irakurketa zailekoa da, obra madarikatutzat ere jo da. Horrek argi uzten du Joycek narraziorako eta sorkuntzarako gaitasun harrigarria zeukala. Egileak estilo desberdina erabiltzen du atal bakoitzean, barruko bakarrizketatik abiatuta. Ez da ahaztu behar, gainera, liburuak puntuazio zeinuen eta sintaxien kontzepzio anarkikoa daukala.

Alberto Palomerak disekzionatu egiten du aipaturiko lana, moldaketa plastiko batean. Homeroren Odisearen antitesia da, eta antzinako epopeiaren antinomia legez ageri da.

Estiloak ez ezik, pertsonak eta giroak ere guztiz desberdinak dira. Homero argia da eta Joyce iluna. Homero neurritsua da eta Joyce oparoa. Homerok argia maite du, eta Joycek itzala. Odisea, Homerorengan, pentsamendu eta ekintzetan oinarritzen den gizona da, printzea eta gerlaria da, nabigatzailea eta maitalea.

Proiektatutako ehundura estilistikoak eta nobela-kontzepzioak erakusketa espazio osoa hartzen dute, eta barruko disekzioaren diagnostiko bihurtzen dute gunea, giza esperientziaren buruko sintesiaren gaineko argumentuak emanez ikusleari, imajinazioaren inguruan bidaiatzen duten bi Odisea horiekin kontrajarrita.

Photomuseumek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button