ESZENA

Dantzen aberastasunaz gozatzeko aukera Dantza Plazetan X. edizioarekin

Dantza Plazetan egitarauaren edizio berria aurkeztu dute gaur goizean Bilbon. Euskal folklore herrikoia sustatzeko,herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak eskaintzeko eta gure kulturaz gozatzeko asmoarekin sortu da aurten ere ekimen hau. Bertan, Bilboko zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazioaren laguntza egon da eta hala, Deustu, Begoña, Ibaiondo eta Basurtu-Zorrotza, Solokoetxe, Ibarrekolanda, Sarriko eta Zorrotzako auzoetan ikusi ahal izango dira emanaldiak.

Parte hartuko duten taldeak Beti Jai Alai, Salbatzaile Dantza Taldea, Deustuko Folklore Taldea, Ondalan, Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra eta Ibai-Arte izango dira.

Dantzak Eskoletara izeneko egitaraua ere martxan jarriko da. Horren bitartez, dantza tradizional ikastaroak ematen dira Bilboko zenbait herri ikastetxetan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren elkarlanari esker.
Ikasturte honetan, 5 eta 12 urte arteko 300 ikasle inguruk hartu dute parte ekimenean, eta guztira 450 orduko prestakuntza eskaini zaie.

Jarduera horiez gain Gaztedi Dantzari Taldea sortu zenetik 60 urte igaro direla eta, urtean zehar aurrera eramango diren zenbait ekimen ere antolatu dira, horietariko batzuk tailerrak izango dira. Tailer horiek ospe handiko profesionalek emango dituzte, Kepa Junkerak, Ibon Koteronek, Jon Mayak edo Kepa Artetxek, besteak beste.
Beste aldetik, Bilboko Kalealdiaren-Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdian dantza ikuskizun ibiltaria antolatuko da Bilboko Zazpi kaleetatik Gaztedi Dantzari Taldearekin.

Gaztedi Dantzari Taldearekin beste jarduera batzuetan ere ari gara lanean euren 60. urteurrena ospatzeko. Horrela, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen, eta urteko azken hiruhilekoan, Arriaga Antzokian barruko ikuskizuna eskainiko da, urteurrenaren ospakizunei amaiera ezin hobea emateko.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button