ESZENA

Leioako Umore Azokan 21 obra estreinatuko dira

Maiatzaren 18tik 21era, Umore Azokak kaleko arteen erakusleiho bihurtuko du Leioa, erabateko 21 estreinaldi tarteko. Guztira, aire libreko 150 ikuskizunetik gora izango dira. Maiatzaren 18tik 21era egingo da aurtengo edizioa.

50 konpainiek parte hartuko dute aurtengo Umore Azokan. Horietatik 22 Euskal Herrikoak, 20 Estatukoak eta 8 atzerrikoak, Leioa agertoki handi bat bihurtzeko xedearekin. Ikuskizunez gain, arlo horretako profesionalentzako bestelako jarduerak ere izango dira.

Estreinaldien harira, Kukai Dantza taldearen eta Brodas Bros katalanen Topa elkarlana da azpimarratzekoa, Umore Azokak eta Festival Sismògraf de Olot-ek ekoitzia. “Ikuskizun horretan euskal dantza tradizionala eta hip-hop-a uztartzen dira”.

Lekittoko Deabruak taldeak, halaber, Anabasa estreinatuko du. “Mediterraneoko “correfoc”-etan inspiratu da konpainia, musika eta piroteknia ikuskizuna sortzeko, euskal tradizioen ikuspegitik begiratuta”.

Horiekin batera, Umore Azokak Tetes de Mûles taldearen lan azpimarratu du: “side –show”-ean inspiratuta dagoen lana da eta karpa baten azpian antzerkia, zirkua eta magia uztartuko dira.

Antolatzaileek, azkenik, programaren aniztasuna eta lan-berritzaileen alde eginiko ahalegina nabarmendu dute. “Umore Azoka Leioak programazio trinkoa eta kaleidoskopikoa eskaintzen du, diziplina anitzeko ikuskizunek eta genero anitzek osatutakoa, musikak, bertsolaritzak, magiak, clownak, pirotekniak, multimediak, txotxongiloek eta automatek, eta baita fakirismoak ere, guztiak ere erabateko estreinaldian”.

Informazio gehiago: umoreazoka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button