MUSIKA

Xutik taldearen “Berriz Xutik” lana

Ipar Euskal Herritik datorkigun Xutik musika taldearen bigarren diskoaren izena Berriz Xutik da. Elkarrekin hasi zirenetik, ez dira sekula makurtu; eta are gutxiago eseri; eta are gutxiago etzan. Xutik mantendu dira beti.

Kolore anitzeko diskoa osatu dute berriz ere. Eta instrumentazio anitzari uko egin gabe, sonoritate indartsua lortu dute, tinbre guztiak gardentasunez uztartuz; taldekideek elkar ezin hobeto ezagutzen duten seinale.

Batzuetan, gorputza alde batera okertuta agian, (ska, latino…) eta beste batzuetan beste alde batera (rap, haize banda…)… baina beti zuhaitz beretik. Beti Xutik!

Taldearen gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button