ARTEA

Maiatz fotografikoa izango da Eibarren

Eibarko Klub Deportiboa Argazki Taldeak 90 urte beteko ditu aurten; urteurren horren harira, 2014 argazkilaritza-maiatzean programa ondu dute. Programa horren baitan, zazpi erakusketa antolatu dituzte, maiatzaren 2tik 25era bitarte.

Erakusketak ondokoak izango dira: García De Marina argazkilari asturiarra, Enric Pàmies katalana eta naturari buruzko erakusketa kolektiboa. Hiru horiek Portalean izango dira. Topalekun, halaber, Espainiako Ceuta hiriko Jose Ramon San Jose argazkilariaren irudiak izango dira.  Eibarko argazki taldeak ere bere erakusketa kolektiboa izango du.

Horretaz gainera, erakusketa berezia egingo du Eibarko Klub Deportiboa Argazki Taldeak aire zabalean, maiatzaren 10ean, udaletxeko fatxadan eta Untxaga plaza inguruan.

Jarduera paraleloak ere izango dira egitarau horren baitan: argazki-estudioa, Argazkilari minutularien omenez, maiatzaren 10ean, Untxaga plazan; Master-class-a Jose Manuel Naviaren eskutik, maiatzaren 17an; eta, azkenik, Argazki-rallya, maiatzaren 25ean.

Informazio guztia: deporeibar.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button