BERTSOTAN

XIV. Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa abian

Uribe Kostako ALBE bertso-eskolak antolatu du XIV. Balendin Enbeita lehiaketa. Bertso-sortak irailaren 30era arte bidali ahal izango da. Edozein gai, neurri edota doinu erabiliz, nahi beste bertso-paper bidal daitezke.

Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi dituzte: helduak, 18 urte edo gehiagokoak, eta gazteak, 17 urtera artekoak. Helduek gutxienez 8 bertso egin behar dituzte eta gehienez 12, eta gazteek gutxienez 6 bertso egin behar dituzte, eta gehienez 10.

Helduentzako sari nagusia txapela, 1.000€ eta garaikurra izango da eta gazteentzat txapela, 300€ eta garaikurra.

Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

ALBEk izendatutako epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak, eta urte amaierako ALBE Galan sariak banatuko dira.

Jakingarri guztiak ALBEk ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button