IKUS-ENTZUN

Ekozinemaldia 2010

Nahiz eta azken zinemalditik hona denbora gutxi igaro den, eskaintza berriro ere anitza eta zabala izango da inolako zalantzarik gabe.
Egun hauetan filmek eta hitzaldiek osatuko dute programazioa.

Bihar, otsailaren 23an, 27 fragmentos de ecologismo social emanaldia egongo da. 27 film labur eskainiko dira, hitzaldia Tom Kucharz-en eskutik, eta Ekologistak martxan ekimenaren bidez.Otsailaren 24an, África, ¿estás ahí? Dokumentala ikusgai izango da (Maroko, Mozambike, Uganda), eta gero Maria Sevilla Rogadoren hitzaldia egongo da. La Breche film laburra eskainiko da. Deuda contraída con Bolivia dokumentala ere ikusteko aukera egongo da eta otsailaren 25ean, Home Yann Arthus-Bertrand-en pelikula pantailaratuko dute.
Emanaldi guztiak, Iruneko Zabaldiren Kalaska gunean, 20:00etan izango dira.
Baina modu paraleloan Bilbon eta Basaurin ere egingo dira bestelako ekitaldiak. Informazioa Ekologistak Martxan webgunean dago.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button