BERTSOTAN

Xilabako txapela Sustrai Colinarentzat

Bertsozale andanaren aurrean, Baionako Lauga gelan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketaren finala jokatu zen joan den larunbatean.

Sustrai Colinak eta Maddalen Arzallusek jokatu zuten buruz burukoa eta, Sustrai Colinak batu zituen puntu gehien (816,5). Jarraian Maddalen Arzallus (763), Odei Barroso (457,5), Eneritz Zabaleta (449), Xumai Murua (437) eta Ramuntxo Christy (435) geratu ziren.
Txomin Ezpondaren eskuetatik hartu zituen txapeldunak makila eta txapela.

Beste aldetik, aurtengo txapelketarako berria zen Txato Saria Odei Barrosorentzat izan beharko zela deliberatu zuten Pantxika Solorzano, Jojo Bordagarai eta Mixel Aire Xalbador epaimahaikideek.

Hemen duzue Sustrai Colina txapeldunaren agurra:

Nahiz ez dakidan aski handia den

zuk guri utzia biltzeko

Txato zuretzat doa txapela

goizegi baitzen hiltzeko

zuri ohore eta milesker

bertsozale bihotzeko

pribilegiatu sentitu bainaiz

bertso-saio bakoitzeko

ez baitut txapel beharrik izan

maitatua sentitzeko

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button