BERTSOTAN

Xilabako, Nafarroako eta Bizkaiko txapelketetako saioak

Nafarroan, joan den asteburuan, Tafallako final-laurdenean nagusi izan zen Eneko Lazkoz Etxarri Aranazko bertsolaria, eta ondorioz, azaroaren 6an Berriozarren izango den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du. Hurrengo egunean, Joanes Illarregik irabazi zuen Zangozako final-laurdena.
Larunbatean jokatuko da laugarren eta azken final-laurdena, Donezteben. Han izango dira kantuan Julio Soto Ezkurdia, Josu Sanjurjo Altzuri, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Sahats Aleman Sadaba.

Beste aldetik, Bizkaikoan, Gorka Pagonabarrak irabazi zuen Igorreko kanporaketa, eta finalaurrekoetarako txartela lortu du durangarrak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo kanporaketa urriaren 16an jokatuko da Ortuellan, Gorbea Aretoan, 17:00etan. Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Asier Alcedo Cano, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Mikel Retolaza Etxebarria, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube Sarrionandia.

Azkenik, Xilaba Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zen Gabadin, eta onena Amets Arzaluuz izan zen. Finalerdietako saioak erabakita gelditu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button