MUSIKA

Alitruta eta Tristtan Mourguy taldeen kontzertua, Errenteriako Mikelazulon

Larunbatean, apirilak 6, kontzertu bikoitza izango da Mikelazulon: Alitruta eta Tristtan Mourguy. Doako kontzertua 19:00tan hasiko da.

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da, eta dUAL [2/2] : BEHARREZKOA DA….HUTSA izenburuko lana plazaratu zuen joan den urtean. Iparraldeko musikariaren aburuz, “lehen bi diskak baino askoz Rock’n’Rollagoa da”. 2014an, plazaratu zuen estreinako lana, Trobador. Diskoan bildutako 12 kantuetan askotariko giroak nabaritzen dira, blues, funk edo psikodelia. “Arrunt aproposa izango litzateke herriko besta giroa berotzeko eta jendea mugi eta dantzarazteko”. Kantu-egile klasikoa izanagatik ere, bere jarioan askotariko musiken trazak sumatzen dira, 1970eko hamarkadako rocka edo Brasilgo musika, besteak beste. Jurgi Ekizaren (Willis Drummond) aburuz, “gaurko songwriter baten hasierako arrazoibide batean gara (Mikel Urdangarin, Petti), baina 1970eko hamarkadako uhain zenbaiten eraginekin: euskalduna (Itoiz), anglosaxoia (King Crimson) edota brasildarra (Caetano Veloso)”.

Alitruta psicodelic kraut proiektua da. Elektronika eta inprobisazioa egiten du taldeak, testu poetikoak irakurtzen dituen bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button