LITERATURA

Xiberoko Antzertia edo Pastoralaz

Junes Casenave-Harigilek Xiberoko Antzertia edo Pastorala izeneko lana plazaratu du Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumaren barruan.

Liburua duela hilabete batzuk aurkeztu zen Mauleko Ondarearen Etxean egilearen beraren eskutik. Harekin batera liburuaren hitzaurrea idatzi duen Jean-Louis Davant euskaltzaina,  Béatrice Lahargoue Mauleko Kultura zinegotzia eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan ziren.

Lanaren ideia nagusiak Junes Casenave-Harigilek adierazi zituen. Ondoko lerroetan azpimarragarrienak dituzue: “Lan hontan, pastoralari doakon ikerketa eta gogozka zonbait hartü nahi üken düt. (…) Ez da pastoral bakotxa ikertürik, bena bai pastorala bera antzerki mota bezala. Beraz, aipatzen da zer den, nontik dügün, nola sortzen den herrian emaiteko asmüa, nola emanaldia antolatürik den, zer diren arauak eta beharrezkoa dela horien etxekitzea. (…)
Prefosta taigabe jiten zaigü galtoa: “Eta gero?” Azkarki diot hori lotürik dela gure mintzoari eta izateari. Gure nortarzüna eta gure eüskara bizi direno, -eta nik, neke hanitx ikusirik ere, gogoan azkarki sartürik düt biziko direla-, gure jeiek eta horietan pastoralek aitzina eginen düe.
Oro har, Xiberoko aberastarzün horrez, libürü hori oso baikor elkitzen da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button