BESTELAKOAK

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak, ostiralean

Ostiral honetan, hilak 4, Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak egingo dituzte Amasa-Villabonako Subijana etxean, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte. Ekainaren 3an, 15:00etan, amaituko da izena emateko epea. Jardunaldiok aretoan bertan nahiz online jarraitu ahal izango dira www.mintzola.eus atarian.

Iazko etenaren ondotik, Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak berreskuratuko dituzte. Aurten Soinu artxiboek: egitasmoak eta esperientziak izeneko goiburuarekin abiatuko dira.
“Soinu bildumek helburu eta funtzio desberdinak dituzte baliatzen diren esparruaren arabera”, eta gaiari heltzeko honakoa gonbidatuak dituzte: batetik, Euskadi Irratiko fonotekari buruz ariko dira Iñigo Ceberio eta Irati Etxezabal; bestetik, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztuko dute Euskaltzaindiko Adolfo Arejitak eta Amaia Jauregizarrek; Jon Eskisabalek Badok Euskal Musikaren Ataria aurkeztuko du ondoren; eta segidan sortzaileen eta ikertzaileen esperientzien berri izango dute bertaratutakoek, Xabier Erkiziaren eta Marie Bidart-Hirigoyenen eskutik.

Egitarauaren nondik norakoak hemen dituzue xeheki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button