ESZENA

Kultur Maratila programa datorren astetik aurrera

Gaur goizean, Kultur Leioako Prentsa Gelan Kultur Maratila programa aurkeztu dute Jon Lazkano Leioako Kultur Zinegotziak eta Kultur Leioako zuzendaria den Ana Lopezek eta beraiekin batera egon diren Igor de Quadra (Horman Poster Kolektiboa), Mikel Martinez (Tartean) eta Ander Lipus (Artedrama) aktoreek.

Kultur maratila ekimenak antzerkia ekarriko du batez ere, baina musika eta bertsoak ere ez dira faltako.
Hala, otsailaren 28an, Horman Poster Kolektiboaren eskutik Iragan perfektua lana taularatuko da.
Hurrengo egunean, martxoak 1, Metrokoadroka kolektiboak Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek? izeneko obra oholtzaratuko du.

Asteburuan sartuta, martxoaren 2an, Xabier Lizaso eta Andoni Egaña bikotearen Bi arreba izeneko saioa ikusteko parada egongo da. Rouge Eléa taldeak Biutz antzeztuko du geroago, eta gauean Anari kantautoreak kontzertua eskainiko du.

Igandean, martxoak 3, Tartean Teatroak Lingua nabajorum lan barregarria erakutsiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button