ARTEA

Jorge Cardarelli artista eta BMW motoak

Irailaren 15era arte, bildumazaleentzako harribitxi preziatuak diren BMW markako zazpi moto daude ikusgai Gipuzkoako hiriburuan dagoen Kur galerian.

Zapi ibilgailuak Cafe Racer SSpirit-ek utzi dizkio galeriari, eta motoetako baten inguruan Jorge Cardarelli artista aritu da; erakusketa No des vida a las cosas feas izenburupean aurkeztu da. Cardarellik kolore eta grabitateari lotutako tabuak haustera gonbidatzen gaitu.

Hala, Fernando Frances-en aburuz, iman efektua -kontrako poloak erakartzen dira eta berdinak, berriz, aldendu-, erronka baino ez da Cardarellirentzat. “Aukera berriak ikertzeko eta esploratzeko erronka da, mezuak aldatzeko, mundua eraldatzeko, artea medikamentu gisa erabiltzeko asmoz, behintzat maila pertsonal eta pribatuan lagungarria izango dena gure barrua aurkitzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button