IKUS-ENTZUN

Zinea eta Gerra Zibila Euskal Herrian

 

Gaur betetzen dira 75 urte Alemaniako Kondor Legioak Gernika suntsitu zuenetik eta atzo bete ziren 75 urte Eibar bonbardatu zutenetik. Ez ziren herri bakrrak izan, aurretik Durango, Otxandio eta beste batzuk bonbardatu baitzituzten.
Bonbardaketen 75. urteurrena gogoratzeko, dozena bat ekimen egingo dira hainbat tokitan, horretrako herri ekimena ere antolatu da, Gernika 2012 ekimena da hori.
 

Beste aldetik, orain arte argitaratu gabeko 1938ko Elai-Alai dokumentala estreinatuko du 2012 Euskadi-k, Zinea eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloaren barruan. Atzo aurkeztu zen programa hau Donostian egin zen prentsaurrekoan.

Gaur bertan abiatuko da zikloa txiki hau Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan. Hala, Euskal Filmotekak emandako pieza dokumental batzuk eskainiko dira, Gernika eta Gerra Zibileko propaganda nazionalistari buruzkoak, alegia. Elai-Alai, Semana Santa en Bilbao eta Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias, bezalako dokumentalak proiektatuko dira, hain zuzen ere.
Gainera, Angel Sandimasek, Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzarekin, zuzendutako animazioko film laburra ere Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatuko da gaur, Victoria Eugenia Antzokian, 19:00etan. Animaziozko dokumental honetan Gernikako bonbardaketa eta Jose Luis Zumetak eta Mikel Laboak sortutako lanak uztartzen dira gertaera hori gogoratzeko. Musika, nola ez, Mikel Laboarena da.

Lan hauek Eibarren ere pantailaratuko dira maiatzaren 3an eta Gernikan, hilaren 11n.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button