LITERATURA

Xabier Leteren omenezko hamar saiakera labur

Balea Zuria argitaletxeak Urrats Urratuak. Xabier Lete Gogoan izeneko lana kaleratu du, non poetaren omenezko hamar saiakera labur biltzen diren. Liburu honekin Balea Zuria argitaletxeak Saiakera Saila inauguratzen du.

“Hamar urte dira Xabier Lete hil zela. Haren poemek eta kantek, haren lanek eta gogoetek zeresana ematen jarraitzen dute oraindik. Ez da itzali haren argia, justu kontrakoa baizik. Izarren hautsa bezala, biziberritzen ari da etengabe, handitzen doa garrantzian eta sakoneran. Gure klasikoetako bat da, eta gutxitan lortzen den zerbait lortu du: jendearen miresmena eta maitasuna”.

Kaleratu berri den liburu horrek omenaldi berezia egin nahi dio Xabier Leteri, poetaren eta gizakiaren irudi osatu bat eskainiz. Guztira, hamar saiakera labur biltzen ditu liburuak, eta horretarako, hamar idazlek eta adituk idatzi dituzte lerro bereziak: Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Lourdes Otaegi, Itxaro Borda, Inazio Mujika Iraola, Jon Gerediaga, Jon Martin, Alex Gurrutxaga eta Ainhoa Urien.

Hala, Anjel Lertxundik Urruti zegok hura izeneko idatzia egin du; Juan Kruz Igerabidek Ume baten belarriarekin, bost doinu izenekoa; Lourdes Otaegik Izatetik izatera. Xabier Leteren genealogia literarioaz; Itxaro Borda Ni naiz, zauri bat; Jon Gerediagak Poetak eta mitoak. Xabier Lete; Alex Gurrutxagak Kaliayev eta Antigona. Ohar zenbait Xabier Leteren ikuspegi etikoaz; Ainhoa Urien Telletxek Bianditz gailurraren bestaldean; Jon Martinek Goizetik Gauera, Xabier Lete; Arantxa Urretabizkaiak Xabier Leterekin elkarrizketa;  eta Inazio Mujika Iraolak Eginbehar baten kontzientzia. Xabier Leteren (auto)biografiarako testu osagarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button