LITERATURA

Xabier Leteren izarren hautsaz

Gaur, azaroak 23, arratsaldeko 19:00etan, eta Nafar Ateneoak, Iruñeko Udalak eta Karrikirik antolaturik, Iruñeko Kondestableko Civivoxa zentroan, Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga hizlariek Xabier Lete, Historiaren Tabernan hitzaldia egingo dute.

Bohumil Hrabal idazle txekiarrak dioenez, “belarria jarri eta kontakizunen sorta bat sortzen da tabernako jardun hutsaletatik”.
Halako jardun askok lortzen omen du egunerokotasun tristetik zerbait ederra ernaltzea edale baten edo bestearen bihotzean. Hartan, tabernako istorio eta pentsamendu asko bihurtzen dira iraunkorrak, arima zauritzen dutenak, eta gainera absurdoari eta giza existentziaren misterioari buruzko galdera handiak erantzun dira taberna askotan.
Taberna, herriko plaza, kaleak, herritarrak… espazio horietan entzundakoa Letek biltzen zituen gero bere liburuetan, izan ere, ahozkoak eta idatziak, bi-biek egiten dute bat Leteren poetikan.

Horretaz arituko dira Alex Gurratxaga eta Anjel Lertxundi, eta Xabier Leteren inguruko hainbat puntu interesgarri jorratuko dituzte (poesia, batetik eta prosa bestetik; prozesu poetikoa izarren hautsetik egunsentiaren esku izoztuetaraino; Lete autodidakta; aberriaren auzia; fedearena)

Joaterik ez baduzue on line jarraitu ahalko duzue  www.iruñakulturada.eus webguneen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button