ARTEA

“Argazkigintza komikigintzan” erakusketa, Photomuseum-en

Argazkigintza Komikigintzan izenburua darama, ekainaren 30tik irailaren 13ra bitartean, Zarautzeko Photomuseum aretoan zabaldu den azken erakusketak.

Luis Gasca komikigintzan adituak Koldo Mitxelena Kulturuneko Komikigunea zerbitzu paregabekoaren funtsean oinarrituz, erakusketa prestatu du propio Photomuseumerako.  

Zarautzeko aretoak azaldu duen bezala, “helburua, argazkilariak istoriotxo grafikoetan irudikatuta agertzen diren hamaika moduak eskaintzea da, ikusleak kontuan har ditzan. Horrela, tratamendu biografikoen adibideak ditugu edo argazkigintzan jarduteko moduaren arabera bereizten ditu: zaleak bezala, profesionalak bezala, gerra-erreportariak edota kale-argazkilariak bezala”.

Luis Gascak komikigintzako irudi esanguratsuak bildu ditu hamar ataletan, argazkigintza eta komikigintza uztartzen diren eszenak agerraraziz, eta hala, irudikapen diziplina aberats horren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button