ESZENA

Aikok “Bikaña” diskoa aurkeztuko du Dantzazale Egunean

Aiko taldeak gaitaren errepertorioa aberastea izan du xede Bikaña diskoan. Horretarako dantza estilo ezberdinetako doinuak erabili ditu,hala nola, jotak, tangoak edo txotisak. Diskoa larunbatean, hilak 18, aurkeztuko du Durangon egingo den Dantzazale Egunean. Halaber, Aiokok aurtengo dantza tailerrak agurtuko ditu festa hori dela medio.

Bikaña diskoan jasotzen diren konposizioak Sabin Bikandirenak dira, eta Jon Gaminde eta Martin Ariztimuño izan dira gaitariak; Asier Garcia danbor joleak ere parte hartu du grabazioan.

Bere lan didaktikoari jarraituz, Aiko taldeak, euskal musika tradizionaleko instrumentu klasiko bat aberastu nahi izan du dantzarako errepertorio berri baten bidez. Gainera, grabazioko partitura guztiak eta Patxi Laborda maisuak sortutako zenbait koreografia eskuragarri jarri ditu bere webgunean.

Larunbatean Dantzazale Egunera hurbildu direnek disko honetaz gozatzeko aukera izango dute. Aurten, bi agerleku izango dira: batetik, Landako azoka gunea, bazkari herrikoi bat eta diskoaren aurkezpena egingo dira bertan; eta bestetik, Plateruena Kafe Antzokia, festa egunari amaiera emateko eta Aikoren ikasturte honetako tailerrak agurtzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button