
Azken urteetan buruturiko obra paratu du Iñaki de la Fuente artistak bere Windsor galerian, Blaki y los Otros izenburupeko erakusketan.
Artistaren kontzepzioak agertzen dira hemen, bai paisaiak, barnealdeak, bodegoiak eta pertsonaiak horretarako modu berezian eta propio hartuta.
Bilbotarraren pintura estiloan eraikuntza konplexuaren ildotik abiatzen da, sare estruktural oso markaturik profitatuz, baina era berean, egikera erraz baten bidez.
Bere obretan grisak nagusitzen dira intimitatetik poetikoena erakusten duelarik. Bere barneko ahotzari uzten dio berba, eta honek kontraste garratzen bidez agertzen da behin eta berriz.
Erakusketa Bilboko Windsord Kulturgintza galerian duzue martxoaren 13tik maiatzaren 13ra.



