ARTEA

Uharte Zentroak “Postontzi Irekia” deialdia zabaldu du

Uharte Zentroak Postontzi Irekia izeneko deialdia ireki du, “tokiko taldeek edo lantaldeek proposatutako proiektuak abian jartzeko edo haien jarraipena egiteko, baldin eta Nafarroako geografiako edozein puntutan gertatzen badira eta komunitate artistikorako diren”.

Deialdiaren helburua ekintza eta prozesuen kudeaketa eta antolaketa sustatzea da, ehun artistiko konektatu eta aktibo bat sortzeko.

Arte garaikidearekin zerikusia duten eta Nafarroarekin lotura duten talde edo kolektiboei zuzenduta dago ekimena, bai eta proiektu bat komunitate artistikotik eta harentzat garatzeko edo jarraitzeko interesa dutenei ere.

Deialdiak 2.000€ eskaintzen ditu gehienez bi proiekturi emateko (1.000 euro proiektuko). Eta horretaz gain, Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak eta jarraipena eta aholkularitza ere  eskainiko ditu.

Deialdiaren itxiera maiatzaren 26an izango da.

Postontzi Irekia deialdiaren oinarriak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button