BERTSOTAN

Bertsomovieda lehiaketa martxan da

Hala da, Bertsomovieda lehiaketa martxan da. Parte hartzeko, taldeka zein bakarka, zazpi segundoko bideoak sortu behar dituzue gutxienez, edozein formatutan. Apirilaren 9tik 20ra bitartean izango da lanak bidaltzeko epea.

Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dagoenez, edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen baditu (Gutxienez bertso bat eduki behar du lanak, eta euskaraz izan).

Sari asko banatuko ditu Bertsomoviedakoek: gazteenentzat bi (300 euro), eta helduentzat beste bi (1000 euro). Publikoaren sari bat ere banatuko da, eta bertsorik onena duenarentzat ere sari bat egongo da.

Diogun bezala, apirilaren 9tik 20ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta apirilaren 23tik apirilaren 27ko eguerdiko 12:00ak arte bozkatzeko aukera. Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 4an izango da, Beasainen.

Lehiaketaren oinarriak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button