IKUS-ENTZUN

Farah Dibari buruzko dokumentala proiektatuko dute Elorrion bihar

Nahid Persson Sarvestani suediar-iraniar zinemagileak Irango Sah erregearen kontra altxatutako iraultza islamiarrean parte hartu izanagatik erbestean 30 urte egin ondoren, etxera itzuli zen, eta Sah erregearen alarguna den Farah Dibari buruzko filma egin behar zuela erabaki zuen.

Erregina ohiak arazorik gabe onartu zuen zinemagilea, horrek iraultzan parte hartu zuela jakin zuen arte, momentu honetan dena zalantzan jarri zuen. Hori dela eta grabazioa eten egin zen. Zinemagileak azkenik, erreginaren konfiantza berreskuratu eta filma gauzatzea erdietsi zuen. Dokumentalean erbesteratuta dauden bi emakumeen istorioa kontatzen da.

Nahid Persson Sarvestani Irango Shiraz herrian jaio zen 1960 urtean, eta Iranek 1979 urtean jasandako iraultzaren ostean, Suedian babes politikoa jaso zuen. Zinemagile honek 25 saritik gora jaso ditu gizarte-politika gaiaren inguruan egindako filmengatik, eta hauen artean nazioarteko Emmya Prostitution behind the veil filmarekin. The Queen and I filma estreinatu ondoren. Iranen atxilotu zuten Islamiar Errepublikaren erregimenean andrearen egoera kritikatu zuelako.

Etxean atxilotuta egon zen bitartean ez zuen denbora galdu eta isilean Four wives – one man izeneko filmean egin zuen, zeinek poligamia kritikatzen duen.

Emanaldi honetan erakutsiko den filma bi urtetako lana da, eta islamiar iraultzaren 30. urteurrena denean estreinatuko da.

Iturri Jauregia Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button