ESZENA

“Gure bide galduak” eta “Ispilua” antzezlanak, asteburuan

Dejabu Panpin Laborategiaren Gure bide galduak ikusteko gero eta aukera gutxiago izango da laster. Izan ere, udaberri honetan azken emanaldiak egingo dituzte. Hala, larunbatean, apirilak 27, Urnietako Sarobe antzokian taularatuko dute, 19.00etan.

Trantsizioaren inguruan ardaztutako lana da Gure bide galduak, eta 2012an Donostiako Antzerki Saria jaso zuen. Antzezlanaren testua, gainera, Artezblai argitaletxeak argitaratu zuen urte berean.

Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxagak aktoreek antzeztutako obrak honakoa kontatzen du: “Bost aktore eta zuzeneko gitar doinuekin sortutako antzezlana da. Taldean sortua eta eraikia. Konpainian ohikoa dugun moduan errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna da, Euskal Herriko  historia hurbila abiapuntu hartuta: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen. Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina”.

“Ispilua” antzezlana, Oreretan

Bestalde, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreek Ispilua izenburuko obra taularatuko dute Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartan igandean, apirilak 28, 19:99etan: “Bi aktore; Drama eta komedia; Antzerkia eta gizartea; Montajeak eta prozesuak; Maitasunaren aurreko hausnarketa; Pentsaerak eta sentimenduak; Desioak eta inertziak; Zalantzak; Edozein zapatu gau eta bizitza osoa; Eszenen arteko momentuak; Berrogei minutu”. Antzezlana 22:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button