MUSIKA

Los Galerna taldearen bigarren tsunamia dator

Rock and roll instrumentala edo surfa jorratzen duen Arrasateko Los Galerna boskoteak Surfusion izeneko bigarren lana plazaratu du. Goiena.net webgunean egin dioten elkarrizketa batean jasotzen denez, grabazio berri honetan surf ez ezik, bestelako estiloak ere jorratu dituzte, Surfusion horretara iristeko.

“Bai, abestiak egiteko orduan esperientzia handiagoa dugu eta bi musika tresna berri ditugu. Surf instrumentaletik abiatuta, askotariko estiloak nahasten saiatzen gara eta geure buruari ez diogu mugarik jartzen”.

Aipaturiko bi instrumentu berri horiek Ibai taldekideak jotzen dituen saxoa eta harmonika dira. “Duela bi urte inguru Ibai sartu zen taldean. Saxofoia eta harmonika jotzen ditu eta abestiei ukitu berezia ematen die. Hasieran, saxofoi detaile batzuk sartu nahi genituen, baina orain, abestien doinu askotan saxoa da protagonista”.

Hala grabazio berrian, giro exotikoak, garage-rock eta latin erritmoak edo western kutsuko atmosferak antzematen dira.

Surfusion Guadalajarako El Purgatorio estudioan grabatu dute zuzenean Jon Rodriguezen teknikariaren laguntzarekin, eta Pantano Records, Mondra Underground Sound eta Mauka Musikagintzak argitalpenean parte hartu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button