ARTEA

Luisa Chillida Bergarechek askotariko erakusketa paratu du Donostian

Luisa Chillida Bergarechek (Donostia, 1981) bere hirian egin duen estreinako erakusketa indibiduala paratu du Arteko galerian. Etapas izenburupean, donostiarrak marrazkiak, grabatuak, margolanak eta bitxiak bildu ditu. Erakusketa zabalik da abenduaren 25era arte.

Chillida Bergareche diziplina anitzeko artista da eta bere prestakuntza ere anitza da. Ilustrazioan eta diseinu grafikoan eman zituen lehendabiziko urratsak, baina pixkanaka adierazpide artistikora egin du salto.

Beraz, bere obra ez da diziplina edo teknika jakin batera soilik mugatzen. Bere lanaren inspirazio iturriak ere askotarikoak dira, hala nola, gizakia, kezkak eta bizipenak.

Erakusketak azken bi urteetan eginiko obraren eta landuriko gaien sintesia izan nahi du.

Erakusketa zabalik dago abenduaren 25era bitarte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button