ARTEA

Esther Pizarro artistaren lorategi japoniarra, Donostian

Esther Pizarrok (Madril, 1967) japoniar artxipelagoaren forma interpretatzen duen japoniar lorategi bat diseinatu du, kultura eta geografia balio estetiko unibertsalei lotuz.

Egitasmoa Matadero Madridek eta Casa Asiak ekoitzi dute, eta Donostiako San Telmo museoan dago ikusgai, Japoniar lorategia: hutsaren topografiak izenburupean. Erakusketa maiatzaren 18ra arte dago zabalik.

Pizarrok Japoniaren maparen gainean burutu du bere lorategia, eta herrialdea banatzen den zortzi eskualdeetan egituratu du. Menene Gras erakusketaren komisarioaren hitzetan, “Hala, banaketa politikoak zortzi eskualde eta berrogeita zazpi prefektura ezartzen ditu Japoniako artxipelagoa osatzen duten sei milatik gora uharteetan. Banaketa hori sinbolikoki irudikatuta dago artistak egindako eraikuntzetan, filosofiaren bidea artikulatzen baitu printzipio bati esker, zeinari japoniarrek wabi-shabi deitzen baitiote. Printzipio horrek oposizioak ezabatzen ditu, dena denean dagoela joz”.

Madrilgo Universidad Complutensen egin zuen Doktoretza Pizarrok, eta irakasle titularra da Madrilgo Universidad European. Bere obra eta egitasmoak hiriaren inguruan ardaztu dira. Azken boladan, interbentzio eta instalazio zenbait egin ditu hainbat tokitako gune publikoetan: Shangaiko Erakusketa Unibertsalean, Zaragozako Expon edo Hangzhou-ko West Lake Park-en, Txinan, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button