IKUS-ENTZUN

Werner Fassbinder zinegilearen “Ali: Fear Eats the Soul” pantailaratuko da Azpeitian

 

Azpeitiko Zinema Paradisu zineklubak Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarrak 1974an estreinatutako Angst essen Seele auf (Ali: Fear Eats the Soul edo Denok gara Ali) aurkeztuko du bihar, 21:00etan.

Filmak hauxe kontatzen du: etorkin langileak biltzen diren kafetegi  batean, 70 urte inguruko Emmi Kurowski alargunak 30 urteko Salem marrokiarra ezagutuko du. Tabernako jabeak bultzatuta, Salemek Emmi dantzatzera gonbidatuko du. Dantzatu ostean, Salemek etxera lagunduko dio, eta biharamunean, elkarrekin bizitzen hasiko dira. Harremanak hautsak harrotuko ditu, eta auzokideek Emmi salatuko dute.

Pelikulak FIPRESCI saria jaso zuen Cannes hiriko 1974ko jaialdian. Urtebete lehenago, Emakumezko Aktore onenaren Alemaniako saria jaso zuen.

Zinema Paradisu zineklubak beste bi emanaldi ondu ditu apirilean: Yorgos Lanthimo zinegile greziarraren The Lobster (2015) liluragarria, apirilaren 7an, eta zineklubari izena ematen dion film ezagunaren emanaldia, apirilaren 23an; alegia, Giuseppe Tornatore zuzendari italiarrak 1998an filmatu zuen Nuovo Cinema Paradiso.

Informazio gehiago: paradisuzinema.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.