MUSIKA

WAS, Pablo Und Destruktion eta Shinova taldeek Bilbon joko dute

Bilboko FNAC saltokiaren hamargarren urteurrenaren harira, gaur arratsaldean, 16:30etik aurrera, hiru taldek joko dute Albia Lorategien inguruan, doan: WAS, Pablo Und Destruktion eta Shinova.

WAS (We Are Standard) talde bizkaitarrak Gau Ama izenburuko lan berria aurkeztuko du. Getxoko laukoteak dantzarako erritmo eta giroen aldeko apustua egin du Gau Ama lan berrian, baina euskal identitatearen ezaugarriei bizkarra eman gabe. Diskoa Jon Aguirrezabalagak ekoitzi du, eta Alex Ferrerrek nahastu. Grabazioan, gainera, Oreka Tx txalapartariek eta Belak taldeko Crisek parte hartu dute.

Pablo G. Díaz (Pblo Und Destruktion) asturiarra da, eta Animal con parachoques izenburuko lanari esker, hainbat zaleren arreta erdietsi zuen. Disko hori estatuan ez ezik, Alemania, Austria eta Erresuma Batuan ere aurkeztu zuen. Orain, disko hartan bildutako fidelitate baxuko doinuak baztertu, eta Nick Cave & The Bad Seeds eta antzeko crooner garaikideen esparrura egin du salto bere bigarren diskoan, Sagrín. Gaur, bere lan berriena aurkeztuko du: Vigorexia Emocional.

Shinova pop-rock boskoteak, azkenik, Volver izenburuko disko berrian bildutako doinuak aurkeztuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button