MUSIKA

Vulk taldeak Bermeon eta Iruñean joko du

Bilboko Vulk bandak Bermeoko Beleza Malandran joko du ostiralean, 22:00etan, eta larunbatean, halaber, Iruñeko Cavas Disco-n, 23:00etan.

Taldeak Britainia Handiko post-punketik eta AEBetako 90eko urteetako indie-rocketik edaten du, Joy Division eta Pixies elkarrekin oheratuko balira bezala. Taldeak, oraintsu, Donostiako Ze Premikin jaialdian parte hartu du.

Orain arte bi erreferentzia plazaratu dituzte, kantu bi biltzen dituen Zaldia Burning (2015) eta No longer great deal (2016) sei kantuko EPa. Biak ala biak entzungai daude taldearen bandcamp webgunean.

Barnezine blogean iaz argitaratutako elkarrizketa batean jasotzen denez, “Bermeon The New Flesh taldearekin jo genuen. (…) Beleza Malandrako jabearekin ere oso gustura egon ginen, oso tratu ona eman zigun. Kontzertuaren ondoren tipo bat hurbildu zitzaigun. Kartelean post-punk jartzen bazuen ere, berak ñabardura gehiago ikusten zituela esan zigun, hala nola, 70eko hamarkadako rock-a edo 90eko hamarkadako rock alternatiboa. Nik uste erritmo gehiago ditugula”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button