MUSIKA

Vulk, Fasenuova, Anari, Pedro LaDroga eta Cuchillo de Fuego, Iruñeko Uzta Festa jaialdian

Iruñeko Uzta Festa jaialdia ostiralean eta larunbatean egingo da, Nafarroako hiriburuko hainbat lokaletan: Subsuelo, Kava´s, Catos, Txintxarri eta Nebula. Jaialdiaren arduradunek egitarau interesgarria osatu dute musika zaleentzat.

Hala, ostiralean hauexek arituko dira jotzen: Vulk (20:30), Fasenuova (21:45) eta Pedro LaDroga (23:00) musikariak Subsuelon arituko dira. Cavas aretoan, Esteban y Manuel (00:00), Txintxarrin, Feten Dj (1:00) eta Kato’s artoan, Katza Paraleloan (1:30) eta Aritz Lazcoz (4:40).

Larunbatean, Nebula tabernan, Troncos (13:00) eta Exnovios (14:00). Subsuelon, Anari (20:00), Juárez (21:15) eta Perro (22:15). Cavasen, Cuchillo de Fuego (00:00) eta Txintxarrin, Unicornictas (00:30).  Azkenik, Kato’s aretoan DJ saioan izango dira, 00: 45etik aurrera: /goö! eta Abu Sou & Dj Bruce Lee.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button