IKUS-ENTZUN

Erresuma Batua izango da Animabasauriko protagonista

Jaialdiaren sail ofizialeko lehiaketan iraupen luzeko hamar film izango dira, besteak beste, In the Attic (Jiri Barta, Txekia), The Watercolor (Cihat Hazardagli, Turkia), eta Alisa's Birthday (Seregin Segei, Errusia). Telebistarako lanek ere tokia izango dute Animabasaurin. Hala, hainbat herrialdetako hamar lan ikusi ahal izango dira.

Atzera begirakoei dagokienez, bi ziklo izango dira: Maite Ruiz de Austri zuzendari gasteiztarraren obrari buruzkoa (La leyenda del viento del Norte, Animal Channel ) eta bestea Claudio Biern Boyd katalanaren ibilbidearen gainekoa (David el gnomo, Willy Fog).

Aurtengo herrialde gonbidatua, halaber, Erresuma Batua izango da. Horrela, Ratopolis, Chicken Run, Valiant eta Anibasauriren aurreko edizioetan nabarmendu diren lan ingelesak proiektatuko dituzte. Emanaldi bereziak ere izango dira, tartean, 3D Wire saila.

Guzti horretaz gain, haurrentzat bost film eskainiko dituzte euskaraz Social Antzokian goizez. Erakusketak ere atondu dituzte antolatzaileek: SAM: un mundo en miniatura (Basauriko Ariz dorretxean). Azkenik, haurrei eta helduei zuzenduriko tailerrak ere programatu dituzte. Egitarau zabala da Animabasaurikoa, onena jaialdiaren webgunea bisitatzea da xehetasun guztien berri izateko.

Animabasaurik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button