ESZENA

Hutsune existentziala aztertuz

Kabia Teatroak Alicia izeneko obra egingo du bihar, martxoak 9, Kultur Leioan, 20:30ean. Lan horrek euskal antzerki ekoizpen onenari 2017ko Ercilla Saria jaso zuen.

Lewis Carroll-en Alicia idazlanean oinarritutako pieza eszeniko horren bidez, konpainiak “tristezia eta bizitzaren erdira aldera azaltzen den hutsune existentziala aztertu nahi du; alegia, edozer hasteko beranduegi eta dena amaitzeko goizegi den une hori”.

Honatx obrak zer kontatzen duen: “Alicia lo geratu da. Haren amak txikitan kontatu zion amets bat bizitzen ari da. Aliciak amets  egiten du lurralde miresgarrian dagoela, amets egiten du munduko biolinistarik onena bihurtuko dela, amets egiten du biolinaren hariak laztantzea nahikoa izango duela mundua haren doinuekin dantzatzen hasteko. Ametsa ez da egi bihurtzen, ordea; eta ametsek, edo egi bihurtzen dira, edo gero eta amesgaizto beldurgarriago bilakatzen dira. Alicia esnatzeko gai izango da dena galdu baino lehen? Gai izango ote da berriz bizitzeko? Aliciarik egon daiteke Aliciaren ostean?”

Antzezlanak jolastu egin nahi du eta horretarako umoretik eta edertasunetik abiatzen da. Tartean, irudi bizidunen bitartez mundu oniriko bat konposatuko dute eszenan bideo mapping-aren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button