IKUS-ENTZUN

Argiaren Nostalgia

Horixe da gaur, urriak 15, FAS Zineklubak aurkeztuko duen film interesgarria: Nostalgie de la Lumière (Patricio Guzmán, 2010) Europar dokumentalik onena, European Film Academyn, 2010ean. Ohikoa denez, emanaldia El Carmen aretoan izango da (Indautxu plazan, Bilbo) 19:45ean.

“Zeruaren eta lurraren arteko distantziari buruzko filma da, argiaren eta gizakien arteko distantziari buruzkoa; hau da, gizakien arteko joan-etorri misteriotsuei buruzkoa. Mundu guztitik iritsitako astronomoak Atacamako basamortuan biltzen dira, 3.000 metroko altueran, Txileko iparraldeko izarrak behatzeko. Bertan, zeruaren gardentasunak unibertsoaren mugak ikustea ahalbidetzen du. Lurzoruaren idortasunak, berriz, giza hondakinak betirako bere horretan mantentzen ditu: momiak, esploratzaileak, meatzariak, indigenak eta diktadura garaiko preso politikoak. Astronomoek zeruan lurretik kanpoko bizitza bilatzen duten bitartean, emakume talde batek lurzoruko harriak mugitzen ditu: beraien senitartekoen bila ari dira”.

Filma aurkezteko Nerea Basterra (Intermón Oxfam-eko Iparraldeko lurralde zuzendaria) eta Itziar Zeberio (FASeko bazkide kolaboratzaile) bikotea bertaratuko da.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button