ARTEA

Denboraren ilusioa

Donostiako Kutxa Kultur aretoan, Ruth Orkin (1921-1985) fotokazetari eta zinegile estatubatuarrari eskainitako erakusketa zabalduko dute gaur berton. Azaroaren 6ra arte ikusi ahalko da. Bere lana “emakumeek 40-50eko hamarkadetatik argazkilaritzaren munduan leku bat lortzeko egin duten borrokaren lekukotasuna“ da.

1943an, New Yorken bizitzen hasi sen Orkin, eta argazkilari jardun zen gau-aretoetan, eta argazki-erreportajeak salaketa sozialerako tresna gisa aldarrikatu zituen. Geroago Life, Look eta Ladies Home Journal izeneko aldizkarietan hasi zen publikatzen.
Italiara joan zen, eta erreportaje argigarri bat egin zuen, Bigarren Mundu Gerraren ostean bakarrik bidaiatzen ziren emakumeei buruzkoa (Don’t Be Afraid to Travel Alone).
Oso ezagunak dira Orkinen bi argazki-liburuak: A World Through My Window eta More Pictures From My Window. Liburu horietan Central Park alboko bere etxebizitzatik egindako argazkiak biltzen dira.
Zinemagile ere aritu zen, fikzioaren eta dokumentalaren arteko filmak sortuz, tartean The Little Fugitive izenekoa, zeina Oscar sarietarako hautagaia izan baitzen 1953an.

Erakusketa horrek Ruth Orkinen ekoizpenera eta historiara hurbiltzeko aukera ematen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button