BERTSOTAN

Bertsolaritzari buruzko proiektuak sustatzeko sariak

Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako proiektuak sustatzeko  2.000 €ko hiru sari esleituko ditu urte honetan.

Mintzola Fundazioak bidalitako oharrean irakur daitekeenez, “deialdi honetan, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua”.

Interesa izanez gero, jakin behar duzue eskariak aurkezteko epea azaroaren 17an amaitzen dela. Ondoren, hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratuko dira, azaroaren 28an. Eta azkenik, ikerketa lanak amaitzeko epea 2015eko urriaren 1ean amaituko da..

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu hala dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button