BESTELAKOAK

Gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa

Beldur Barik sexismoa eta indarkeria sexistaren kontrako jarrera eta mezuak erakusteko gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa da. Aurtengoa laugarren edizioa da. Bertan parte hartu nahi duten gazteek, 12 eta 26 urte bitartekoek, azaroaren 15era arteko epea daukate euren lanak bidaltzeko.

Lanak edozein formatutan bidal daitezke: “Belduk Barik lehiaketak edozein adierazpide artistiko sarituko du, beti ere, ikus-entzunezko formatu batean aurkeztuz gero. Ez du zertan ikaragarrizko kalitatea duen bideo bat izan, Smartphone batekin egin dezakezu… garrantzitsuena mezua eta transmititzen duzun jarrera dira”.

Lehiatzeko bi atal izango dira: batetik, 12tik 17 urtera; eta, bestetik, 18tik 26ra. Atal bakoitzean hiru sari izango dira: 500 euroko sari bat, eta 250 euroko bi aipamen. Ikus-entzuleen sari bat ere izango da.

Lehiaketan parte hartuko duten lanak azaroaren 30ean, Basaurin egingo diren jardunaldi batzuetan aurkeztuko dira.

Lehiaketarekin lotutako xehetasun guztiak: beldurbarik.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button