LITERATURA

Uxue Alberdi “Hi(ZKI)bridoak” zikloaren protagonista

Bilboko Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirola Sailak Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak zikloa antolatu dute. Literaturaren eta ahozkotasunaren ingurua bost ekitaldi antolatu dira guztira, irailetik abendura bitartean.

Lehen ekitaldian Joxan Artzeri omenaldia eginez, IbonRG eta Enrike Hurtado musikariek oMorruMU baMat izeneko saioa egin zuten.

Bihar, urriaren 7an, Uxue Alberdiren Dendaostekoak azken lanean oinarritutako bertso-saio literarioa egingo dute Uxuek berak eta Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran bertsolariek. Aitor Nova saxofonistak musika jarriko du.

Datozen asteetan hitzordu interesgarriak ere izango dira. Urriaren 29an, Elena Setien (ahotsa eta teklatuak), Xabier Erkizia (elektronika) eta Grande Days taldea bilduko dira Miranderen figura gogorarazteko. Pieza Jon Miranderen olerkietatik abiatutako musika-egitasmoa da.
Azaroaren 11n, Miren Artetxe, Eli Pagola eta Jone Uria (bertsolariak), eta Danele Sarriugarte eta Arrate Hidalgo bilduko dira zientzia fikziozko bertso saio bat inprobisatzeko.
Eta azkenik, abenduaren 17an, Anariren Habiak diskoan oinarritutako arte erakusketa kolektiboa abiatuko da. Bertan, Anarik disko horretako zenbait kantu joko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.