IKUS-ENTZUN

“Hondalea” filma, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu ondoren, Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uhartean eginiko eskulturaren inguruko filma, Asier Altunak egina, Bilbora iritsiko da. Bihar bertan, hilak 4, 19:00etan, Arte Ederren Museoan emanaldi berezi batean aurkeztuko da.

Eskultura irudikatu zuen Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean. Hutsik zen 1968tik. 2019ko urrian lanean hasi eta hogei hilabetera zabalik da Hondalea.

“Cristina Iglesias eskultoreak seguruenik orain arte egin dituen obretatik garrantzitsuena sortu du, Hondalea. Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egindako esku-hartzea. Uhartearen izaera basatian eta euskal kostaldearen geologia nabarmenean inspiratuta, Cristina Iglesiasen eskulturak itsasargiaren barnealdea eraldatzen du: zehazki, artistak zaharberritu eta gune eskultoriko bertikal zorabiagarri bihurtu du. Estratu geologiko urtuek eta olatuen eta itsasaldien erritmoan doan urak bisitaria erakarri eta esperientzia sakona ekarriko diote.”

Film horrek obra eraikitzeko prozesua islatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button