Gaur, hilak 30, Durangoko San Agustinen, 22:00etan hasita, eta Berbaro Kultur Elkarteak antolatuta, urte honetako azken bertso saioa izango da.
Bertan izango diren bertsolariak honako hauek dituzue: Maider Arregi Markuleta, Sustrai Colina, Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanetan Ainhoa Urien ibiliko da.
Eta datorren urteko lehenengo saioa urtarrilaren 2an izango duzue Hernanin, Teilatupean haurrentzako bertso antzerkiarekin. Bertako protagonistak Uxue Alkorta eta Maren Basterretxea dira.