BERTSOTAN

Urte honetako azken bertso-saioak

Gaur, zenbait tokitan gozatu ahalko duzue antolatu diren bertso-saioez. Laudion, Bergaran, edo Durangon horretarako tartea eskainiko da.

Laudio aldean adibidez, Basoaren aldeko bertso saioa antolatu dute, 18:30ean hasita. Bertan, Iñaki Cabeza, Serapio Lopez, eta Asier Rubio arituko dira.
Bergaran ere bilduko dira bertsoaren inguruan. Han, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal juntatuko dira, 19:00etan hasita.
Erandion bertso jira musikatua antolatu dute Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu bertsolariekin.
Durangon, urteko azken bertso saioa antolatu da 20:00etan, San Agustin kultur gunean. Oihana Bartra, Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Jone Uria Albizuri batuko dira Unai Iturriaga gai-jartzailearen aginduetara.

Azkenik, bertso afaria egingo da Errenteriako Gaztetxean, Txaber Altube, Maide Garmendia eta Aitor Tatiegi bertsolariekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.