LITERATURA

Laster datoz Eako Poesia Egunak

Datorren asteazkenean, uztailak 6, Eako Poesia Egunak ekimenaren edizio berria aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Ekitaldia 11:30ean hasiko da.

Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da eta ohi den bezala, Euskal Herriko hainbat idazle eta poeta bilduko dira Bizkaiko kostaldeko herri txiki horretan, uztailaren 15etik 17ra bitartean. Ekimen literarioa Herrijari Emon Arnasa kultur elkarteak antolatzen ditu.

Jardunaldiok Gabriel Arestiren omenez hasi ziren egiten eta idazlearen itzalak egitasmo guztietan dirau. Izan ere, Gabriel Arestik Ean igaro zituen bere azken urteak, eta zenbait poema herrian bertan idatzi zituen. Hortaz, Arestiren irudia, pertsona eta lana omentzea eta literatur zaletasuna bultzatzea dira jardunaldion helburu nagusiak, “baina idazleen artean literaturaren bazterrak harrotu ere gure dugu, musika, irudia eta pelikulen bidez, Ea herriak eskaintzen duen paraje natural ederrarekin bat eginez” adierazi zuen iazko aurkezpen ekitaldian Asun Landa antolatzaileak.

Aurtengo Eako Poesia Egunak ekimenaren egitaraua asteazkenean, uztailak 6, iragarriko dute Bilboko Kafe Antzokian egingo duten ekitaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button