ARTEA

“Lúcu_lúcu”, gune bizituaren eta eraikiaren arteko arrakaletan barrena

Ainhoa Akutainek Lúcu_lúcu izenburuko erakusketa inauguratuko du gaur, Gasteizeko Montehermoso zentroan, eskulturatik abiatuta. Hala, eta Arabako hiriburuan dagoen zentroaren arabera, “(erakusketak) espazio bizituaren eta espazio eraikiaren arteko zirrikituetan miatu nahi du”. Erakusketa zabalik izango da azaroaren 18ra arte.

Ainhoa Akutain Eskulturako doktorea EHU/UPVn, eta eskultura zentzu zabalean ulertzen du, izan ere, sormen prozesu gisa ere ulertzen du Akutainek eskultura, “zeinaren praxi diferentziala eratortzen den osotasunaren baitako zatien arteko prozesu dinamikoak eta eraldaketa-aukerak errekonozitzeko ahalmenaren birdefinizio etengabetik”.

Erakusketan, pidgin hizkuntza “ez-perfektuan” sakonduko du, tentsioa bilatzeko. Pidginak arrantza-tradizioan agertzen da, bai eta bete leku batzuetan ere. “Kuban ere, han bozal izenpean (horrela  deitzen zitzaien esklabo Afrikatik ekarri berriei, zehazki nongoak ziren inporta  gabe, eta hedapenaz, baita mintzatzen  zutenari  ere); bozala adierazpen-gaitasunik gabeko beltzen alterazio linguistikotzat jo izan  da”.

Ainhoa Akutain artean aritu ez ezik, artearen irakasle eta ikerlaria ere bada. Zenbait beka eta sari nazional zein nazioarteko jaso ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button