MUSIKA

Capsulak “Bestiarium” izenburuko disko berria aurkeztuko du Bilbon

Capsula hirukote bilbotar-argentinarra talde aski ezaguna da, izan ere, orain arte ehunka kontzertu egin dituzte, bai eta dozenaka disko argitaratu ere. Ostiralean, laster argitaratuko den Bestiarium izenburuko diskoa aurkeztuko du, hain zuzen, hirukotearen hamabigarren lan luzea.

Diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratuko du, baina oraindik ez dago eskuragarri; halere, taldeak lan berri horretatik ateratako bi kantuekin ondutako binilozko singlea aurkeztuko du ostiralean, Kafe Antzokian: Siren’s Lips / Cry With You. Siren’s Lips doinua tarte psikodeliko eta arabiarrekin prestatuta dago. Cry With You, berriz, kantu geldoa da, psikodelikoa, baina western giroetatik edaten duena. Bigarren horretan Coni baxu-jotzaileak abesten du.

Kontzertuan, gainera, Capsularen Dreaming Ziggy Stardust diskoan parte hartu zuten Audience taldeko Gaizka eta Ruben eta Last Fair Deal taldeko Gonzalo izango dira.

Moonshakers taldea ere Bilbon eratutako proiektua da: Inge Isas (ahotsa), Nagore M. Jauregi (gitarra eta koruak), Marga Alday (baxua) eta Alba Granados (bateria). Rock garajezalea egiten dute, eta iazko azaroan estreinako lan homonimoa grabatu zuten, Martin Cápsularen gidaritzapean. “Kantu sinpleak, soinu gordin, basati eta ahots gozo eta amorratuekin tartekatuak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button