BESTELAKOAK

Gazteentzako sormen digitalari buruzko tailerrak, Bilbon

Gazteen artean sormen digitala sustatzeko Gazte Tech. Do It Yoursef Teknologia! izeneko programa abiatuko du Bilboko Udalak uztailaren 1etik 5era bitarte.

Hala, 16 eta 22 urte bitarteko 100 gazte inguruk hainbat tresna digital ikasteko aukera izango dute: 3D inprimagailuak, inguru interaktiboak, bideojokoak, edo hardwarea programazioa, besteak beste. Izena emateko epea zabalik da.

Programan bost modulu landuko dira eta tailer horiek Basurtuko auzo-etxean izango dira: 3D inprimagailuak; Textile Hacking; Programatu zeure bideojokoa; Egiozu zuk zeuk (Do It Yourself) Hardwarea; eta, azkenik, Ingurune interaktiboen hastapenetako tailerra. Azken egunean, uztailak 5, gazteek euren lanak erakutsiko dituzte lankidetzako technolab batean.

Bilboko Udala hiriko gazteek ezaguera teknologiko gehiago edukitzearen alde dago. Hori dela eta, AEBetako Maker mugimendua eredu hartuta, programa hau abiatu du: “(..) jolas eta dibertimenduaren bitartez Zientzien, Ingeniaritzaren eta Matematiken arloetako ezagutzak gazteen artean zabaltzeko eta horietan sakontzeko; besteak beste, etorkizunean sor daitezkeen lanpostuen eskakizunetara egokitzeko eta prestatuta egoteko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button