ESZENA

Urretxu-Zumarragako aurtengo “Arte Eszenikoak” zikloaren amaiera

Bihar, hilak 22, aurten pandemiak baldintzaturiko Urretxu-Zumarragako Arte Eszenikoak zikloaren izeneko azken saioa izango da, Baserri, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 19:30ean hasita.

Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca eta Aritz Lopez dantzariak arituko dira Baserri lanean. Larrua Proiektuaren ikuskizunak, euskal kulturan guztiz errotuta dauden baserriko ohiturak interpretatu eta egungo garaira ekarriko ditu, “baserriko tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak lausotuz”. Baserria  mitologiaz jantzi eta lurtarraren eta mitologikoaren arteko paralelismoa egiten da.

Hizkera propioa lortzen du Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza-proiektuak, estiloak, fisikalitatea eta diziplina ezberdinei dagokionez. Izan ere, break dance eta dantza garaikidea uztartzen ditu ikuskizunak.

Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekoentzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean, euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko. Hortik Larrua Proiektuaren jaiotza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button