EMAKUMEA

Urnietako Emakumeontzako Jabekuntza Eskolako programazioa

Urnietako Emakumeon Jabekuntza Eskolak maila pertsonalean eta kolektiboan emakumeon konfidantza eta autonomia bultzatzea bilatzen du (emakume bezala gaitasunak landu, ahaldundu) emakumeok geure eskubideetaz kontzientzia hartzeko (jabetu), eta desberdinkeria-egoerei aurre egiteko boterea hartzeko bideak (boteretu) bermatuz.

Honek, maila sozial eta politikoetako erabaki-hartze eremutan aktiboki parte hartzeko aukera osoa izan dezagun, eta beraz, gizarte demokratiko eta bidezkoago baten eraikuntzan urratsak ematea lagunduko du.

Helburu hauek lantzeko, eskolan, hausnarketarako, formaziorako eta saretzerako ekintza eta espazioak bideratuko ditugu, ikuspegi feministatik.

2023 udaberriko egitarauaren barruan hain bat film pantailaratzen ari dira Zineforum Feminista programan. Hala, apirilaren 19an París a toda costa filma pantailaratu zen, eta  datorren astean El viaje de Nisha filma ikustejko aukera egongo da. azkenik, ekainaren 6an, Manzanas, pollos y quimeras filma ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button