BERTSOTAN

“Oholtzapetik” ekimenaren azken kanporaketa, Amurrion

Gaur, ostirala, eta Amurrioko Kultur Etxean, 20:30ean, Oholtzapetik ekimenaren azken kanporaketa jokatuko da. Lau bertsolarik, Xabi Igoa, Serapio Lopez, Juan Mari Juaristi eta Paula Amilburuk, plaza formatuan, Oier Suarez gai-jartzailearen agindupean kantatuko dute. Eta ondoren, entzuleek erabakiko dute nork kantatuko duen Legutioko finalean.

Oholtzapetik ekimenean, Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira lau saiotan banatuta. Saio bakoitzean kantatzen duten lau bertsolarien artean entzuleek erabakitzen dute nor izan den onena eta horren ondorioz, nortzuk kantatuko duten azken saioan Legution, maiatzaren 13an.

Aurreko hiru kanporaketetan Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Manex Agirre aukeratuak izan dira. Amurrioko saioarekin osatuko da Legution kantatuko duen laukotea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button