BESTELAKOAK

"Bilboko barrea" umorezko literatura eta umore grafikoaren nazioarteko lehen astea bihartik aurrera

Asteazkenean, hilak 22, hasi eta igandera arte, hilak 26, luzatuko den ekimen honek genero honetako egilerik ospetsuenak ezagutzeko aukera eskainiko du. Tom Sharpe, ibilbide profesional luze eta emankorraren omenezko saria jasoko du alde batetik, eta Antonio Fraguas Forges, astearen amaieran omenaldia hartuko du.

Programatutako ekitaldien aniztasunari erreparatuta ekimenak lau eszenatoki izango ditu. Mahainguruak, hitzaldiak eta egileekiko topaketak BBK Aretoan, Arte Eder Museoan eta Euskalduna Jauregian egingo dira. Areatzan instalatutako karpa handi batean, liburu-dendak, erakusketak, liburuak aurkeztu eta sinatzeko ekitaldiak, kontzertuak eta haurrentzako ekitaldiak antolatuko dira.

Bestaldetik, normalean umorea lantzen ez duten hamar idazleren kontakizunak biltzen dituen liburua argitaratuko da. Hauek dira argitalpen honetarako aukeratu diren egileetako batzuk: Fernando Aramburu, Andrés Neuman, Lola Beccaria, Montero Glez eta Agustín Fernández Mallo, besteak beste.
Publikoak era zuzenean parte hartzeko aukera izango du umorezko mikroipuin lehiaketari esker. Igandean, hilak 26, hamar ipuin finalistak irakurri eta irabazlearen izena ezagutaraziko da. Egiptorako bidaia irabaziko du saritzat.

Informazio guztia hemen duzue bilduta.

L&V Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button