Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroak eragile desberdinek euren proiektuak garatzeko espazio bat eskaini nahi dute, eta horretarako Egonaldia Lurrean, proiektu artistiko bat garatzeko egonaldi deialdia 2018 zabaldu dute
Deialdi honen xedea proiektu artistikoen garapena eta ikerketa prozesuak babestea da eta edozein jatorriko artista, ikerlari edo bestelako kultur eragile aurkeztu ahal izango da.
Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldiak aldi publiko bat izango du, proiektuarekin koherentzia duelarik, Cristina Eneak kudeatzen duen erakusketa aretoan aurkeztuko da, erakusketa proiektu baten formarekin.
Egonaldia 2018ko otsaila eta maiatza tartean burutuko da.